XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) 28 disko berri aurkeztu ziren.

9. Durangoko Azokaren babesean Euskal Herriko II. Poesia Eguna burutu zen Durangon, emanaldi desberdinekin.

11. Txalaparta argitaletxearen eskutik, Txillardegik bere azken lana kaleratu zuen: Euskal Herria helburu.

15. Sendoa etxeak Lazkao Txiki irri eta malkoz izeneko bi liburuki argitaratu eta aurkeztu zituen.

16. Xabier Mendiguren Elizegik eskuratu zituen Txomin Agirre eleberri eta Toribio Altzaga antzerki sariak.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak ematen dituzten sariotan, poesia alorreko Arrese Beitia saria Mirari Garcia de Cortazarrek jaso zuen eta Jon Alonsok Mikel Zarate saiakera saria.

18. Lubaki Bandak egina, Susa aldizkariaren 33. alea kaleratu zen, Afrika gai zuena.

25. Hiru egunez, Oiartzunen, Euskaltzaindiak antolatutako III. Herri-Literatura Jardunaldiak burutu ziren.

Manuel Lekuonaren omenez, idazle eta jakintsu oiartzuarraren jaiotzaren mendeurrenean, ahozkotasuna aztergai.

1995

URTARRILA

9. Jesus Maria Olaizola Txiliku zarauztarrak irabazi zuen Debako Tene Mujika literatur saria, Etxerako bidea ipuinarekin.

15. Emilio Cocok egina, Milango Crocetti Editore argitaletxeak euskal poesia garaikidearen antologia argitaratu zuen, 38 autoreren lanak jasoz.

18. Mikel Olano donostiarra nagusitu zen Donostia Hiria ipuin lehiaketan, Bizkarrik ez dudan emakumea ipuinarekin.

Antzerki saria Aitzpea Goenagak eraman zuen Zu(T) gabe obrarekin.

19. Pamiela argitaletxeak Martin Indaburu nafarraren Haizegua olerki liburua karrikaratu zuen, Pio Caro Barojak paratutako edizioan .

28. Luis Haranburu Altunak zuzentzen duen Kriseiluk azken hilabeteetan argitaratutako lau lan aurkeztu zituen: Pako Aristiren Euskaldunen aberia, Luis Mari Mujikaren Asteroko gurpilean, Aitor Aranaren Ipuin lizunak eta Luis Haranburu Altunaren Lancre.

30. Patxi Zubizarreta idazleak irabazi zuen Antonio Maria Labaien ipuin lehiaketa Eztia eta ozpina lanarekin.

OTSAILA

2. Sendoa argitaletxeak Hiriburuak. Donostia liburua kaleratu zuen bost liburuk osatuko duten sailaren lehen atal bezala.

Beste liburuak Hegoaldeko beste hiru hiriburuak eta Baionari buruzkoak izango dira.

10. Jon Arretxek bidai-liburua kaleratu zuen Elkar etxearen eskutik.

Tubabuk Afrikan zehar eginiko bidaia jasotzen du.

11. Besteren artean literatur sarietan saritutako obrak ezagutzera emateko ideaz, Felix Maraña, Felipe Juaristi, Carlos Aurtenetxe eta Jorge Arangurenek Bermingham argitaletxea sortu zuten.

18. EIZIE itzultzaileen elkarteak biltzar nagusia egin zuen Donostian, eta besteren artean literatura unibertsaleko liburuen itzulpenaren martxa ona azpimarratu zen.

MARTXOA

1. Joan Mari Irigoienek bere azken liburua, Metak eta kometak aurkeztu zuen Donostian.

15. Elkar argitaletxearen eskutik, Joseba Etxarri kazetariak Euskaldunon Amerika liburua argitaratu zuen, EEBBetako euskaldunen bizimoduaz.

25. Euskal Idazleen Elkarteak biltzarra egin zuen Zestoan, eta ekitaldian hirurogeitik gora idazle omendu.

28. Maiatz elkarteak, urtero legez, literatur solasaldiak egin zituen, (...)